Egun eguzkitsua izango da gaurkoa, baina goi hodeiek ere zipriztinduko dute ortzia. AEMETen arabera egunaren amaieran estaliago geratuko da, eta tantaren bat ere erori liteke. Ipar haizea ibiliko da; zenbaitetan, bolada gogorrekin. Ekik berotu bitartean txaketatxoari heldu beharko zaio, eta baita eguzkitsu dagoenean ere: hiriburuan 4 eta 10 gradu artean baino ez da mugituko galinstanoa. Sentsazio termiko minimoa gradu batean baino ez da egongo.
Bihar, berriz, hodei gehiago ikusiko ditugu. Haizea ipar osagaian tematuta jarraituko du. Metatutako erradiazioa igarriko da termometroan, 7 eta 12 gradu arteko aldea iragarri baitute.