Gaur goizean zerua oso hodeitsu mantenduko da, baina arratsaldetik aurrera hodeiak gutxituko direla dio Euskalmetek. Hodeiekin batera, euria ere izango dugu. Iparretik joko du haizeak, ahul-bizi, zenbait bolada gogorrekin. Tenperaturak Gasteizen 5 eta 10 gradu artean ibiliko dira.
Bihar goizerako lainoak espero dira, eta goizean zerua tarteka hodeitsu egongo da Biharko arratsaldean ere hodei gutxiago ikusiko ditugu zeruan, baina gauean berriro agertuko dira. Eolo ipar osagaian mantenduko da egun gehienean. Tenperatura minimoak dezente jaitsiko dira, zenbait tokitan izotza sortzeraino: 3 eta 10 gradu arteko aldea espero da hiriburuan.