⛅ EGURALDIA

Termometroa, beherantz

Erredakzioa 2023ko aza. 21a, 08:29

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Eguraldi goibelak segida izango du gaur eta bihar, asteazken arratsaldetik aurrera hodeitza pixka bat gutxituko dela aurreratu duten arren. Hotza hasia da nabaritzen.

Zeruak oso hodeitsu jarraituko du, eta zaparrada txikiak edo ertainak ere bota ditzake. Haizea ipar-mendebaldeko osagaian finkatuta egongo da, eta zenbaitetan gogor egin dezake ufa. Hotzarekin jarraituko dugu, eguneko tartea 6 eta 10 gradu artean baino ez delako mugituko hiriburuan.

Antzeko agertokia mantenduko da asteazken goizean: zerua oso hodeitsu egongo da, eta euria ere egin ahalko du. Arratsaldetik aurrera, osterantzean, hodeitza txikituko da. Ipar osagaiko haizea izango dugu, bolada gogorrekin. 6 eta 11 gradu artean mugituko da galinstanoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago