⛅ EGURALDIA

Matxuratu zaigu kaleidoskopioa

Erredakzioa 2023ko aza. 20a, 08:23
Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Asteburuko eguraldi ederra atzean geratuko da, eta eguraldi goibela finkatuko da hemendik aurrera: bueltan dira hodeiak, euria eta hotza.

Astearen hasierarekin batera hodeiek berreskuratuko dute beren lehen mailako postua. Hodeiekin batera, euri txikia ere izan ahalko dugu. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du gehienetan, ahul-bizi, eta tenperaturak dezente jaitsiko dira: Gasteizen 7 ta 14 gradu artean ibiliko dira, baina, AEMETen arabera, sentsazio termikoaren minimoa 4 graduan egongo da.

Biharko agertokia antzekoa izango da: astearte hodeitsua izango dugu, euri txiki eta ertainarekin. Eolok ipar-mendebaldean jarraituko du, baina are gogorrago egingo du, batez ere haizeguneetan. Termometroetan, maximoetan igarriko da aldaketa gehiena: 6 eta 10 gradu arteko aldean ibiliko da galinstanoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide