Lanbroekin hasiko da ostirala, eta hodeitsu mantenduko da, arratsaldera arte. Une horretan zeruak garbitzera joko du. Goizean euri pixka bat ere bota dezake. Ipar-mendebaldetik joko du Eolok, ahul-bizi; arratsaldean, berriz, ekialdetik egingo du. Termometroetan 7 eta 16 gradu arteko aldea aurreikusi dute.
Asteburu osoan errepikatuko dira goizean goizeko lainoak, baina, behin horiek altxatuta, bi egunetan zeruak nahiko garbi geratuko dira, erdi eta goi mailako hodeiekin. Haizeak ez du indar larregirik hartuko, eta tenperaturen tartea nahiko epel mantenduko da: larunbatean 7 eta 21 gradu artekoak izango dituzte hiriburuan; igandean, 8 eta 19 gradu artekoak.