⛅ EGURALDIA

Goizetan goibel eta arratsaldetan garden

Erredakzioa 2023ko aza. 16a, 08:45
Argazkia: JUANMA GALLEGO/ ALEA

Datozen 48 orduetan antzeko patroia errepikatuko da: goizez hodeiak izango ditugu, baina gero egunak garbitzera egingo du.

Goiz lanbroa altxatu ostean, zerua ez da garbi geratuko, hodeitsu baizik. Eguerditik aurrera, ordea, hobetzera joko omen du. Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia izango dugu,  eta zenbaitetan bolada gogorrak izango ditu. Arratsalde partean, berriz, ipar-mendebaldeko osagaia hartuko du. Hiriburuko termometroak 10 eta 17 gradu artean ibiliko dira.

Badirudi bihar antzeko ibilbidea egingo duela ostegunak. Egun gehienean hodeitsu edo oso hodeitsu egongo baita, eta euria ere izan dezakegu, baina arratsaldetik aurrera hodeitza gutxituko da. Haizeak ipar-mendebaldetik egingo du ufa hasieran, baina arratsalde partean ekialdetik joko du. Hotz gehiago nabarituko dugu, 7 graduan hasi eta 16 graduraino.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide