⛅ EGURALDIA

Griskara, baina epel

Erredakzioa 2023ko aza. 15a, 08:31

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru hodeitsuak eta tenperatura epelak izango ditugu gaur. Bihar arratsaldean garbiago egongo da.

Gaur ere zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta batez ere goizean euri arina izan dezakegu. Eolok gehienbat hegoaldetik egingo du ufa. Tenperaturei dagokienez, hiriburuan 11 eta 18 gradu arteko aldea izango dute.

Ostegunerako goiz lanbroa espero da, eta goizean bederen zeruak hodeituta jarraituko du. Eguerditik aurrera, baina, garbitzea joko du. Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia mantenduko da, zenbait tokitan bolada gogorrekin. Arratsaldean ipar-mendebaldeko osagaia hartuko du. Tenperaturak berdin mantenduko dira, 11 eta 18 gradu artean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago