Goizean goiz lanbroa izango dugu, baina, ondoren, zerua hodei gutxirekin geratuko da; erdi eta goi mailakoak izango dira. Arratsalderako, ordea, hodeiak ugarituko dira, eta euri txikia ere bota ahalko du. Haizea hego-mendebaldetik ibiliko da goizean, bolada gogorrekin, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du. Hiriburuan 12 eta 19 gradu arteko aldea espero da termometroan.
Lainoa errepikatuko da asteazkenean ere, eta batez ere goizean zeru oso hodeitsuak mantenduko dira. Arratsalde parterako pixka bat garbituko da zerua, eta partez hodeitua geratuko da, baina ostegunerako ibilbidean berriro hodeiak pilatuko dira. Norabide aldakorreko haize ahula egongo da, eta tenperaturen tartea 9 eta 16 gradu artean kokatuko da.