Zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta batez ere gauen hodeitza dezente handituko da; horrez gain, euria egin ahalko du ere. Mendebaldetik ufa egingo du haizeak, bolada gogorrekin, baina egunaren amaieran norabide aldakorrekoa izango da. Tenperaturak 9 eta 15 gradu artean mantenduko dira Gasteizen.
Asteburuari dagokionez, batez ere larunbatean ikusiko dira hodei gehien, eta egun horretan bereziki euria egin ahalko du. Igandean ere hodeiak espero izatekoak diren arren, gehienak erdi eta goi mailakoak izango dira. Egitekotan, euria goizean baino ez da egongo, eta arina izango bide da. Goizean ere lainoak egongo dira. Termometroan, asteburu osoan zehar minimoak 10-11 graduen bueltan ibiliko dira, eta gehienez 18 gradura igoko dira.