Zeru hodeitsuek segida izango dute gaur, eta batez ere goizean euria egingo du. Mendebaldeko haize ahul-bizia gailenduko da, eta tenperatura minimoak dezente igoko dira, eguneko tartea Gasteizen 8 eta 15 graduan kokatuko baita.
Bihar antzeko agertokia izango dugu: zeru hodeitsu edo oso hodeitsuak espero izatekoak dira, eta euri txikia edo ertaina egingo du lantzean behin. Haizearen osagai nagusiak mendebaldean jarraituko du, eta termometroan ere bezperaren moduko egoera ikusiko dugu, 8 eta 14 gradu arteko aldean.