⛅ EGURALDIA

Freskoa eta euri arinak

Erredakzioa 2023ko azaroaren 7a

Argazkia: SAIOA PEREZ DE MUNIAIN / ALEA

Hodeiak eta euri txikia espero izatekoak dira datozen orduetan, haize zakarrarekin eta tenperatura baxuekin batera.

Zeru hodeitsuak iragarri dituzte gaurkorako. Batez ere arratsaldean zaparradak bota ditzake. Hego-mendebaldeko haizea gogotsu ariko da, bolada oso gogorrekin, baina eguerditik aurrera motelago ibiliko da. Gasteizen 2 eta 12 gradu arteko aldea ikusiko da termometroetan, eta zenbait lekutan izoztera iritsi daiteke.

Bihar goizean zerua tarteka hodeitsu egongo da ere, baina erdi eta goi mailako hodeiak izango omen dira. Arratsaldean, berriz, ugarituko da hodeitza, eta euri txikia ere egingo omen du. Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura maximoek zertxobait egingo dute gora, baina minimoak bere horretan mantenduko dira: 3 eta 15 gradu arteko aldea iragarri dute.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago