Tarteka hodeiak izango ditugu, eta batez ere egunaren bigarren partean euri zaparradaren bat egon daitekeela dio Euskalmetek. Azken egunotan indar itzela izan duen haizea, berriz, askoz lasaiago ibiliko da: hego-mendebaldeko haize ahula ariko da, eta arratsaldetik aurrera are lasaiago joko bide du: 10 km/h-ko abiadura iragarri dute, azken egunetako boladen hamarren bat, hain justu. Bueltan, hotza nabariagoa izango da, eta batez ere minimoak izozte puntura hurbilduko dira: 2 eta 13 gradu arteko aldea espero izatekoak dira hiriburuan.
Biharko hodei gehiago espero dira, batez ere goizean eta arratsaldean. Gauean gutxituko omen dira. Euria egin dezake, eta haizea zakarrago ibiliko da goizean. Elur kota 1.200 metroren bueltan geratuko da. Tenperatura ere bezperaren antzerakoa jo du AEMETek, 2 eta 13 gradu arteko aldean.