⛅ EGURALDIA

Udazken betean

Erredakzioa 2023ko azaroaren 3a

Argazkia: JUANMA GALLEGO/ ALEA

Azken egunotako giro nahasiak asteburuan ere segida izango du, eta batez ere haizeari adi egon beharko zaio.

Zeru hodeitsu edo oso hodeitsuak iragarri ditu Euskalmetek, bai eta euri txikia edo ertaina egiteko aukera ere. Mendebaldeko haizea izango dugu, zenbaitetan oso gogorra. Gaur gauerako zegoen alerta laranja pasata, arratsalderako indarra galduko du. Termometroetan 6 eta 12 gradu arteko aldea espero da Gasteizen.

Ostiralaren eta larunbataren arteko gauerako berriro abisu horia edo alerta laranja ezarri dute, haizearekiko esposizio mailaren arabera. Hego-mendebaldeko haize boladak 120 km/h-ko abiadurara iritsi daitezke haizeguneetan. Larunbat goizean zeru hodeitsuak mantenduko dira, eta euria ere egin ahalko du. Egunaren amaierarako ostarteak zabalduko dira. 9 eta 18 gradu arteko aldea iragarri dute. 

Igande goizaldean berriz ere hodeiak zabalduko dira, eta batez ere egunaren bigarren partean euri txikia iragarri dute. Mendebal osagaiko haizea mantenduko da, bolada oso gogorrekin. Halere, informazio hau osatzeko orduan, momentuz ez dute muturreko abisurik eman. 7 eta 15 gradu arteko tenperaturak iragarri ditu AEMETek.



Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago