⛅ EGURALDIA

Giro nahasia

Erredakzioa 2023ko azaroaren 2a

Argazkia: JUANMA GALLEGO/ ALEA

Haize indartsua zertxobait motelduko da eguerdian, baina gero berriro hasiko da. Elur kota 1.200-1.300 metrora iritsi daiteke.

Gaur gauerako haizeagatik zegoen alerta laranja pasata, Euskametek abisu horia mantendu du biharko. Gaueko haize zakarraren ondoren —kasurako, Gasteizen 109 km/h-ra iritsi dira—, Eolok menia pixka bat emango du, baina arratsaldetik aurrera berriro indartuko da. Gainerakoan, giro nahasia espero da, zeru hodeitsuekin eta euria egiteko aukerarekin. Arratsalderako ekaitzak jo dezake, eta elur kota 1200-1300 metro artean kokatuko da. Termometroan 5 eta 17 gradu arteko aldea egongo da hiriburuan, baina AEMETek zehaztu du sentsazio termiko minimoa 2 graduan egon daitekeela 

Ostiralean zeruak oso hodeitsu jarraituko du, eta euria eta ekaitzak errepikatu daitezke, txingorra izateko aukerarekin. Elur maila bezperaren mailetan geratuko da goizean. Hego mendebaldeko haize gogorra mantenduko da, eta tenperatura maximoak amilduko dira, eguneko tartea 6 eta 13 gradu artean geratuko baita.


Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago