⛅ EGURALDIA

Gaba, haizalpean

Erredakzioa 2023ko urriaren 31

Argazkia: JUANMA GALLEGO/ ALEA

Gauetik aurrera haize indartsua iragarri dute, eta alerta laranja eman dute biharko. Bihar euria egin dezake.

Gauetik aurrera haize indartsua iragarri dute, eta alerta laranja eman dute biharko. Bihar euria egin dezake.

Gaur zerua hodei gutxirekin egongo da, baina arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira. Hego-mendebaldeko haize indartsua izango dugu, batez ere gauetik aurrera asko zakartuko dena. Gasteizen termometroetan 7 eta 17 gradu arteko aldea ikusiko dute.

Azaroak 1 ekarriko duen egunean, berriz, zerua oso hodeitsu egongo omen da, eta noizean behin euria egingo du. Haize oso indartsuak espero dira egun honetarako, eta Euskalmetek alerta laranja egoera ezarri du. Hego-mendebaldeko haizeek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneak ez diren lekuetan, eta haizeguneetan 120 km/h-ko abiadura gaindi dezakete. Tenperaturen tartea 9 eta 17 gradu artean ibiliko dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago