Larunbatetik iganderako gauean atzeratuko dira erlojuak

Erredakzioa 2023ko urriaren 27a

Goizaldeko hiruretan ordubiak izango dira.

Urriaren 28tik (larunbata) 29rako (igandea) gauean, 03:00etan, 02:00etara atzeratuko dira erlojuak, neguko ordutegiari hasiera emateko. Ordu aldaketaren Europako zuzentarauari jarraituz, EBko estatu guztietan ezarriko da ordu aldaketa, energia aurrezteko asmoarekin.

Gutxienez, 2026ra arte jarraituko dute indarrean ordu aldaketek, dela neguko ordutegiari dagokion aldaketa (urriko azken igandean egin ohi da) dela udakoari dagokiona (martxoko azken igandean egin ohi da).

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago