⛅ EGURALDIA

Goibel jarraituko du

Erredakzioa 2023ko urriaren 26a

Argazkia: JUANMA GALLEGO/ ALEA

Haize indartsua eta eguraldi goibela espero izatekoak dira datorren orduetan.

Atzokoaren bidetik joango da gaurkoa: zeru hodeitsuak eta euria izango ditugu. Gau parterako hodeitza gutxituko dela iragarri du Euskalmetek. Agentziak abisu horia ezarri du eguerdira arte, haizete handiak direla eta. Termometroak 8 eta 20 gradu artean ibiliko dira Gasteizen. 

Ostiralean zeruak tarteka hodeitsu jarraituko du, eta noizbehinka euria egin ahalko du ere, batez ere arratsalde partean. Eolok hegoaldetik egingo du ufa, haserre bizian. Minimoak 8 graduan geratuko dira, eta maximoak ez dira 17 gradutik pasako.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago