Zeru hodeitsuak izango ditugu, eta arratsaldean euri txikia egin dezake. Haizeak hegotik egingo du ufa, bolada gogorrekin. Termometroetan, Gasteizen 11 eta 19 gradu artekoa aldea espero izatekoa da.
Bihar giro goibela bere horretan mantenduko da egun gehienean, eta euria ere izango dugu. Osterantzean, gau partean hodeitza gutxituko bide da. Eolok hego-mendebaldeko osagaia izango du nagusiki, eta bolada gogorrak izaten jarraituko du. Tenperaturei dagokienez, minimoak apur bat jaitsiko dira, eguneko tartea 9 et 19 gradu artean geratuz.