⛅ EGURALDIA

Eki, tarteka-marteka

Erredakzioa 2023ko urriaren 24a

Argazkia: JUANMA GALLEGO/ ALEA

Gaur Eguzkia ikusi ahalko dugu, baina arratsaldean euria egingo omen du. Biharko, egun goibelagoa marraztu dute.

Goiz eguzkitsua agindu du Euskalmetek, baina eguerditik aurrera beste behin aldaketa datorrela ohartarazi du: hodeiak ugarituko dira, eta arratsalderako euria egingo du. Antza, azken orduan berriz ere atertzera egingo du, ostarteak zabalduz. Haizea hegoaldeko osagaian mantenduko da, eta batez ere arratsaldean eta gauean gogor astindu dezake. Tenperaturak atzokoen bueltan ibiliko dira Gasteizen, 6 eta 15 gradu artean.

Bihar hodeiak itzuliko dira, eta arratsalde-gau partean euri pixka bat egin dezake. Haizeak mendebaldetik egingo du ufa, bolada gogorrekin. Tenperaturek dezente egingo dute gora, eguneko tartea 11 eta 19 gradu artean kokatuko baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago