⛅ EGURALDIA

Menu zabala

Erredakzioa 2023ko urriaren 23a

Argazkia: JUANMA GALLEGO/ ALEA

Haize indartsua, hodeiak, ostarteak eta euria egiteko aukera egongo dira datozen orduetan. AEMETek ekaitzak ere gehitu ditu menuan. 

Zerua oso hodeitsu esnatuko da gaur, baina eguerdian zenbait ostarte zabalduko dira. Batez ere gauean euria egiteko aukera egongo da. Haizeak hegotik egingo du ufa, bolada oso gogorrekin —Euskalmetek 09:00ak arte abisu horia ezarria zuen. Informazio hau egiteko orduan ez du momentuz abisua luzatu—. Gauerako indar pixka bat galduko bide du. AEMETek ekaitzak jotzeko arriskuaz ohartarazi du. Hiriburuan, termometroa 9 eta 19 gradu artean mugituko da galinstanoa. 

Biharko, antzeko iragarpena dago: zerua batez ere goizean hodeitsu egongo da, eta arratsalderako ostarteak irekiko dira. Euria egin ahalko du, batez ere goizean eta gauean. Haizeak hegotik jarraituko du, setatsu eta ahul bizi, eta bolada gogorrak izan ditzake haizeguneetan. Termometroetan, maximoetan igarriko da alde gehiena, eguneko tartea 6 eta 14 gradu artean kokatuko baita.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago