⛅ EGURALDIA

Eolo, indartsu

Erredakzioa 2023ko urriaren 20a

Argazkia: ARITZ MARTINEZ DE LUNA / ALEA

Haize bolada gogorrak izango ditugu, batez ere goizean. Asteburuan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira.

Gaur zerua oso hodeitsu egongo da, eta euria ere izango dugu. Mendebaldetik etorriko zaigu haizea, eta bolada gogorrak izango ditu. Euskalmetek alerta laranja ezarri du haizegunetarako —110-120 km/h-ko abiadurara iritsi daiteke—, eta abisu horia gainerako lekuetarako. Tenperaturak beheranzko joeran tematuko dira, Gasteizen 6 eta 17 gradu artean ibiliko direlarik.

Asteburuari dagokionez, giroak zertxobait garbitzera egingo duela dirudi, eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Haize gogorrak mantenduko dira, baina momentuz Euskalmetek ez du abisurik luzatu. Termometroetan, gauez eta goizean goiz hotza izango dugu: eguneko tarteak Gasteizen 5-17 eta 4-18 gradu artean ibiliko dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago