Zeruak tarteka hodeitsu jarraituko du, eta busti ere busti ahalko du. Haize bolada gogorrak izango ditugu, hegoaldetik —abisu horia ezarria zuen Euskalmetek gau honetarako—. Halere, giroak ez du tenpertura jaitsiaraziko, eguneko tartea hiriburuan 15 eta 24 gradu artean geratuko baita.
Antzeko giroa izango dugo ostegunean ere, bstez ere lehen orduetan. Eguerditik aurrera, ordea, ostarteak zabalduko dira. Euria egiteko aukera bere horretan mantenduko da, batez ere egunaren bigarren partean. AEMETek ekaitzak jotzeko arriskua aipatzen du ere. Eolo ere berdinetan ibiliko da, hegotik eta indartsu, eta termometroak dezente jaitsiko dira, 10 eta 20 gradu artean mantenduz.