⛅ EGURALDIA

Epel, baina izpirik gabe

Erredakzioa 2023ko urriaren 16a

Argazkia: JUANMA GALLEGO/ ALEA

Zeru hodeitsuekin eta euria egiteko aukerarekin hasiko da astea.

Asteburuan hasitako giro aldaketa mantenduko da aste honen hasieran ere. Gaur zeru hodeitsuak izango ditugu, eta euria ere egin lezakeela dio Euskalmetek. Erdiko orduetan ostarteak zabalduko dira. Haizeak hegotik joko du, gogotsu. Tenperaturak nahiko epel geratuko dira: Gasteizen eguneko tartea  11 eta 23 gradu artekoa izango da.

Biharko antzeko giroa espero da: zeru oso hodeitsuak egongo bide dira, eta, orobat euria egin ahalko du. Haizea bere horretan geratuko da, hego-ekialdetik, bolada gogorrekin. Tenperaturak pittin bat igoko dira, 13 eta 26 gradu artean geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago