⛅ EGURALDIA

Beroa eta eguzkia badoaz

Erredakzioa 2023ko urriaren 13a

Argazkia: JUANMA GALLEGO/ ALEA

Aldaketa nabarmena iragarri dute astebururako: zeru hodeitsuak izango ditugu gaur arratsaldetik aurrera, eta euria egingo du.

Gaur goizean giro eguzkitsua mantenduko den arren, egoera dezente aldatuko da datozen orduetan. Izan ere, arratsaldean hodeiak ugarituko dira, eta egunaren amaierarako euria egin dezake ere. Hego haizea izango dugu goizean, eta mendebaldekoa arratsaldean. Tenperaturak nahiko altu mantenduko dira, 10 eta 28 gradu artean hiriburuan.

Asteburuan, berriz, hodei asko izango ditugu, bai eta euria ere. AEMETen arabera larunbat osoan eta igande arratsaldean dago euria egiteko probabilitate gehien. Tenperatura maximoak amilduko dira, baina balore minimoetan ez da aldaketa askorik igarriko. Hurrenez hurren, larunbat eta igandean 11-20 eta 9-18 gradu arteko aldeak espero dira Gasteizen.  

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago