⛅ EGURALDIA

Udazken alproja hori!

Erredakzioa 2023ko urriaren 11

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Giro eguzkitsua bere horretan mantenduko da datozen bi egunetan.

Asteazken eguzkitsua izango da gaurkoa, aurreko egunetan izan den giro berdinean. Ez da hodeirik izango eta haizeak gehienetan hegoaldetik egingo du ufa. Termometroetan ez da aldaketarik nabarituko, hiriburuko tenperaturak 13 eta 26 gradu artean ibiliko direlarik.

Ostegunean goiz lanbroa agertu daiteke, baina, behin hori altxatuta, eguna bezperakoaren parean joango da. Eguzkia nagusi, hego haizearekin. Lorenzoren eragin metatua tenperaturetan islatuko da: 12 graduan hasi eta 30 gradura iritsi daitezke.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago