Musika bizikidetza eta aniztasunaren alde

Erredakzioa 2023ko urriaren 16a

Datorren larunbatean, urriaren 21ean, kultur aniztasunaren aldeko musika topaketa izango da Caracas kaleko plazan.

Kultura arteko musika-ekitaldi bat da, Gasteizko biztanleria sentsibilizatzeko eta kultura-aniztasuna balioesteko. Jarduera hau Gasteizko hainbat Afrikar elkarte txikik antolatzen dute. Afrikako kulturen eta euskaldunaren arteko loturak sortu nahi dira; eta, aldi berean, Euskal Herriaren eta Afrikako diasporaren arteko batasuna eta elkartasuna ospatu eta aldarrikatu musikaren bidez.

Jarduera hori aipaturiko elkarteetako kideen arteko elkarrizketen ondorioz sortu zen. Gasteizko errealitate kulturaniztunaren aurrean bizikidetza hobetzera bideratutako jarduera bat egin nahi zen, migratutako pertsonek beraiek diseinatu eta antolatutakoa.

Esan bezala, ekimena urriaren 21ean izango da Caracas kaleko plazatxoan arratsaldeko bostetik zortzietara. Bertako musika taldeak egongo dira bertan: Igbo taldea, Kalimba eta Mixta Tu & Dj Ka.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago