Ez da aldaketarik espero, eta gauzak bere horretan egongo dira gaurkoan ere: Eguzkia nagusi izango da egun guztian zehar. Haize aldakorra izango dugu, goizean mendebaldetik eta arratsaldean iparraldetik. Minimoek zertxobait egingo dute behera: eguneko tartea Gasteizen 10 eta 29 gradu artean ibiliko da.
Bihar ere egun eguzkitsua izango dugu, arratsaldearen amaieran goi hodeiak agertuko diren arren. Hego haizea ibiliko da egun osoan, eta tenperaturetan ez da aldaketarik espero: 10 eta 30 gradu artean ibiliko dira.