Badator Elkarren 12. elkar sketch marrazketa maratoia

Erredakzioa 2023ko urriaren 9a

Urteko garai honetan ohikoa den bezala Elkar-ek 12. elkar sketch Iruñea iragarri du.

Marrazketa maratoi hau ezaguna da sketching-a gustuko dutenen artean. Aurten ere Iruñea izango da ekitaldi honen eszenatoki, bertan marrazketarekiko eta arte ederrekin zerikusia duen ilustrazioarekiko zaletasun handia dagoelako. Horregatik, aurtengoa ere, deialdi arrakastatsua izatea espero dute.

IZEN-EMATEA:

Izen-ematea www.elkarsketch.eus atarian, edo Iruñeako elkar liburu-dendetan egin ahalko da, urriaren 18a baino lehen. Plazak mugatuak dira, beraz arin ibili!


ELKAR SKETCH IRUÑEA MARATOIA:

Urriaren 21ean, larunbatean, goizeko 9:30ak eta 11:00ak bitartean Iruñeako Comedias kaleko elkar liburu-dendara gerturatu beharko da. Bertan maratoian parte hartzeko materiala banatuko da:

  • Moleskine koaderno bat.
  • Moleskine arkatz bat.
  • El Bosquecillo jatetxean jasotzeko hamaiketakorako txartela.
  • Iruñeako mapa bat.

 
Arratsaldeko 18:00ak arte izango dute lehiakideek marrazteko epea. Ordu hori baino lehen utzi beharko dute koadernoa Iruñeako elkar Comedias liburu-dendan.

MAPA ETA EGUNEKO LANA:

 Emango dugun hiriaren mapan adierazitako lau zonaldeak marraztu beharko dira nahitaez:

  • San Francisco Plaza.
  • Baluarte.
  • El Bosquecillo parkea
  • Pablo Sarasate Pasealekua.

Lehiakide bakoitzak lau leku hauetako bakoitzean marrazki bana egin beharko du gutxienez, baina hauez gain, hiriarekin zerikusia duten nahi adina marrazki aurkeztu ditzake libreta berean: barrukaldeak, kanpokaldeak, subjektuak, objektuak, eszenak, etab.

ADI!! 12:30ak aldera El Bosquecillo jatetxeko lorategian egingo dugu zita talde-argazki bat atera eta hamaiketakoaz gozatzeko. Ez huts egin!

 

ZEIN TEKNIKA ERABILI BEHAR DA?

elkarrek lehiakide bakoitzari MOLESKINE koaderno eta arkatz bana emango dio. Derrigorrezkoa izango da marrazkiak MOLESKINE koaderno horretan egitea, baina marrazketa teknika guztiz librea da. Nahi diren margo eta materialak erabil daitezke, eta MOLESKINE arkatza erabiltzea aukerakoa izango da.

 

KATEGORIAK ETA SARIAK:

1. Kategoria: 16 urtetik gorako helduak.

2. Kategoria: 10-15 urte bitarteko gaztetxoak

3. Kategoria: 10 urtetik beherako haurrak.


Ondorengo sariak emango dira:

· Helduen koaderno onenari saria: 100€ko elkar opari txartela + MOLESKINE oparia.

· Gazte-koaderno onenari saria: 70€ko elkar opari txartela + MOLESKINE saria.

· Haur-koaderno onenari saria: 50€ko elkar opari txartela + MOLESKINE saria.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago