Goizean lanbroa agertuko da. Ondoren, zerua hodei gutxirekin edo oskarbi geratuko dela iragarri du Euskalmetek. Haizeak norabide aldakorretik egingo du ufa, baina hegoaldetikoa izango da gehien errepikatuko den abiapuntua. Termometroetan ez da aldaketa askorik espero, eguneko tartea Gasteizen 13 eta 29 gradu artean egongo delarik.
Bihar berdinetan jarraituko dugu: goizean goiz lanbroa egongo da, baina gero zerua garbi geratuko da. Eolok ere hego osagaia izango du gehienetan, baina aldakor ibiliko da. Tenperaturetan ez dugu apenas aldaketarik nabarituko, 12 graduan hasita eta 30era iristeraino.