⛅ EGURALDIA

Garden jarraituko du

Erredakzioa 2023ko urriaren 6a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Asteburuan are bero gehiago egingo du, eta ortzia hodeirik gabe mantenduko da gehienetan.

Azken egunetako joerari jarraiki, gaur goizean lainoa sortuko da, baina gero zerua hodei gutxirekin geratuko da. Norabide aldakorreko haizeak joko du, baina gehien errepikatuko den osagaia hegoaldekoa izango da. Tenperaturetan ere ez da aparteko aldaketarik espero, eta balio altuetan jarraituko du: Gasteizen 14 eta 32 gradu arteko aldea egongo da gaur.

Asteburuari begira, orain arteko giroak segida izango du. Goizean goiz lainoak, eta, ondoren, zeru nahiko gardenak geratuko dira. Haizeak hegoaldetik egingo du gehienetan, nahiko ahul, batez ere igandean zenbait tarte bizi izango dituen arren. Beroa mantenduko da: AEMETen arabera, asteburu osoan gutxieneko tenperatura 13 graduan egongo da. Larunbatean 33 gradura iritsiko da, eta 31ra igandean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago