⛅ EGURALDIA

Lainoa altxatzean, bero

Erredakzioa 2023ko urriaren 5a

Argazkia: JUANMA GALLEGO/ ALEA

Antzeko giroa izango dugu ostegun eta ostiralean: hodei gutxi zeruan, eta tenperatura nahiko altuak.

Gaur lainoak agertuko dira goizean goiz, baina, behin horiek altxatuta, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Egongo diren hodei apurrak goi mailetan egongo dira. Hegotik egingo du Eolok goizean, baina arratsalde partean ipar osagaia hartuko, ahul-bizi. Tenperaturak dezente igoko dira: Gasteizen 12 eta 31 gradu arteko aldea aurreikusi du AEMETek.

 

Biharko, antzeko agertokia marraztu du Euskalmetek. Goizean lainoak izango digu, baina, ondoren, zerua nahiko garbi geratuko da. Norabide aldakorreko haizea izango dugu. Termometroetan, 13 graduan hasi eta 33 graduraino iritsi daiteke galinstanoa.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago