Atzoko hodeitza pixkanaka desagertuko da, eta arratsalderako zerua partez hodeitua baino ez da geratuko. Haize ahul-bizia izango dugu, gehienbat ekialdetik ufa egingo duena. Tenperaturek goranzko joera hartuko dute berriz ere, Gasteizen 13 eta 26 gradu arteko aldea espero baita.
Bihar lainoekin hasiko da eguna, baina ondoren ortzia hodei gutxirekin mantenduko da. Haizeak hegoaldetik egingo du goizean, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du, ahul-bizi. Termometroetan, berotzeko joera bere horretan geratuko da, eguneko aldea 12 eta 30 gradu artekoan finkatuko delako.