Zeru hodeitsuek hartuko dute gaurko protagonismoa. Euria ere egin dezake agian, baina ez omen du askorik botako. Norabide aldakorreko haizea izango dugu, arratsaldetik aurrera ipar osagaian finkatuko dena. Tenperaturetan igarriko da aldaketa gehiena, 12 graduan hasi eta 21 gradutik ez baita pasako hiriburuan.
Bihartik aurrera hodeiak pixkanaka desagertuko dira, eta arratsalderako zerua partez hodeitua geratuko da. Haizek ahul joko du, oraingoan ekialdetik. Maximoek berriro egingo dute gora, eguneko tartea 11 eta 26 gradu artean geratuz.