⛅ EGURALDIA

Gaurkoz, uda giroan

Erredakzioa 2023ko urriaren 2a

Gaur bero handia eta zeru eguzkitsuak izango ditugu, baina bihar hodeitza eta tenperaturen amiltzea omen datoz.

Eguraldi eguzkitsuak segida izango du gaur, bai eta tenperatura altuak ere. Goizean lainoa ager daiteke, baina, ondoren, Lorenzo jaun eta jabe izango da. Goi hodeien tarte batzuk baino ez dira agertuko, bolada gogorrak izan ditzakeen hego haizearekin batera. Tenperatura altuak izango ditugu –Bizkai eta Gipuzkoarako abisu horia emana du Euskalmetek—: Gasteizen 15 eta 34 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek. 

Bihar aldaketa dator: hodeiak nagusituko dira, eta tantaren bat ere bota omen dezake. Haize aldakorra izango digu, baina arratsaldean ipar osagaian finkatuko da. Tenperaturak amilduko dira, hiriburuan 13 eta 23 gradu artean geratuz.

Bideoa: JUANMA GALLEGO / ALEA

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago