⛅ EGURALDIA

Asteburu sargoritsua aurrean

Erredakzioa 2023ko irailaren 29a

Argazkia: JUANMA GALLEGO/ ALEA

Eguzkia jaun eta jabe izango da, eta Ilargi betea izango da gau honetako protagonista.

Eguraldi eguzkitsuak segida izango du ostiral honetan ere. Norabide aldakorreko haize ahulak ez du larregi freskatuko. Gasteizen tenperaturak 13 graduan hasi eta 28 gradura igoko dira. 

Asteburuan berdintsu mantenduko da giroa. Goizetan lainoak agertu daitezke, baina ondoren zerua hodei gutxirekin edo oskarbi geratuko da. Haizea ahul-bizi egongo da asteburu osoan. Tenperaturek dezente egingo dute gora, batez ere igandean. Hurrenez hurren, AEMETen arabera, 14-32 eta 15-34 gradu arteko aldeak izango dira larunbat eta igandean. Horiekin batera, hezetasun maila altuak espero dira, sargoria eraginez.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago