Aste honetako giroak jarraituko du datozen bi egunetan ere. Behin goiz lanbroa altxatuta, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Eolok hegoaldetik egingo du goizean, eta ipar osagaia hartuko du arratsaldean. Atzoko sargoria errepikatuko da: Gasteizen eguneko tartea 12 eta 30 gradu artean ibiliko da.
Giro honek segida izango du ostiralean ere, zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo baita. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira, 13 eta 27 gradu artean geratuz.