Arabako Euskaltelen lau dendetako langileek -Xentia Customer Services SL enpresak kudeatzen ditu banaketa zentroak- aho batez berretsi dute enpresarekin lortutako akordioa, eta uztailean hasitako protestei amaiera eman diete. Hiru Gasteizen daude, eta beste bat Laudion.
Ondorioz, gaurko deitutako greba bertan behera geratu da, ELA sindikatutik azaldu dutenez, 2008tik zuten soldata izozteari amaiera eman eta lan baldintzak hobetuko dituztelako akordioarekin. "Esate baterako, %24ko soldata igoera izango dute, baita ia 4.000 euroko ordainsari ez-finkagarri bat langile bakoitzeko ere, eta hurrengo 4 urteetarako KPIren erreferentziekin soldata igoerak izango dituzte".
Era berean, aurreraeragin klausula, funtsezko aldaketen aurreko blindajea eta abuztuko larunbatetako lanaren erregularizazioa jasotzen dira akordioan.