⛅ EGURALDIA

Berotuko du

Erredakzioa 2023ko irailaren 27a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

30 gradurainoko tenperaturak izango dituzte hiriburuan, eta bihar ere antzeko giroa egongo da.

Egun eguzkitsua izango da gaurkoa, baina goi hodeiak ere ikusiko ditugu han-hemenka. Haizea hegoalde osagaikoa izango da goizean, baina arratsaldetik aurrera iparretik egingo du ufa, ahul-bizi. Tenperatura maximoen gorakada izango da asteazken honetako ezaugarririk nabarmenena, 11 eta 30 gradu artean ibiliko garelako.

Ostegunean oso-oso antzekoa izango da giroa. Behin goizean goizeko lainoak altxatuta, egun eguzkitsua geratuko da. Eolo berdinetan ibiliko da ere, goizean hegoaldetik eta arratsaldean iparraldetik. Termometroan, aldaketarik ez: 11 graduan hasi eta 31raino igoko da galinstanoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago