⛅ EGURALDIA

Barealdi betean

Erredakzioa 2023ko irailaren 26a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru nahiko gardenak eta tenperatura epelak izango ditugu. Bihar bero gehiago egingo duela espero da.

Gaur ere zerua hodei gutxirekin egongo da; izatekotan, zenbait goi hodei baino ez dira agertuko. Arratsaldean, ordea, behe hodeiak agertuko dira. Eolok hego-ekialdetik egingo du ufa egunaren hasieran, eta ipar-mendebaldetik arratsaldean. Tenperaturetan ez da aparteko aldaketarik aurreikusten: Gasteizen 11 eta 25 gradu artean mugituko da galinstanoa.

Bihar goizean lainoa agertuko da, baina, gaurkoan bezala, ez da hodei askorik egongo zeruan, erdi eta goi mailako batzuk ez badira. Haizeak bezperan izandako osagai berdinak izango ditu: goizean hegoaldetik, eta arratsaldean ipar partetik. Bereziki goizean bolada gogorrak izango ditu. Termometroetan, maximoak nabarmen igoko dira: 12 graduan hasi eta 30 graduraino.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago