⛅ EGURALDIA

Urdin

Erredakzioa 2023ko irailaren 25a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Asteburuan izandako giroa mantenduko da datozen 48 orduetan: gaur bereziki zeru gardena izango dugu.

Goizean goiz lanbroa egongo da, baina, gero zerua hodei gutxirekin edo oskarbi geratuko dela iragarri du Euskalmetek. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, zenbait tarte bizirekin. Tenperaturek ere ez dute aparteko ezustekorik emango, hiriburuan 11 eta 28 gradu artean mantenduko direlarik.

Bihar antzeko patroia errepikatuko bide da, baina hodei gehiagorekin. Behin goizeko lanbroak altxatuta, zerua hodei gutxirekin egongo da. Agertuko diren hodeiak erdi eta goi mailakoak izango dira. Haizeak iparraldetik egingo du, bezperan baino indar gehiagorekin. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira, eguneko tartea 11 eta 25 gradu artean egonda.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago