Gaur zeruak tarteka hodeitsu jarraituko du, eta euria ere egin dezake, batez ere eguerditik aurrera. Mendebaldeko haizeak gogotsu egingo du ufa, baina egunaren bigarren partean ipar osagaia hartuko du. Termometroa 9 eta 19 gradu artean ibiliko da Gasteizen.
Asteburuan hodeiak ez dira erabat desagertuko, baina Eguzkia gailenduko da gehienetan, euria egiteko aukerarik gabe. Igande goizean bereziki lainoak agertu daitezke, baina ondoren zerua nahiko garbi geratuko da. Termometroei dagokienez, hotza sentituko da goizean goiz eta gauean, minimoak nahiko baxu ibiliko direlako. Hurrenez hurren, larunbatean eta igandean 7 / 20 eta 7 / 27 gradu arteko aldeak iragarri dituzte.