⛅ EGURALDIA

Griskara nagusi

Erredakzioa 2023ko irailaren 21a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Haize zakarra, zeru hodeitsuak eta zaparrada ertainak. Horiek datozen orduetarako osagaiak.

Goizean ortzia hodeitsu egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Egunak aurrera egin ahala hodeiak ugarituko dira, ia estalita geratu arte. Zaparradak izango ditugu ere. Gaua iristen direnerako, berriz, apurka ostarteak zabalduko direla iragarri du Euskalmetek. Haizea indartsu ibiliko da, eta, hain justu, abisu horia emana dute horregatik, printzipioz, igaro berri den gauerako —09:00ak arte—: haizeguneetan 100 km/h-ko abiadurez ohartarazi dute. Egun osoan mantenduko omen da haize indartsua, norabide aldakorrarekin. Termometroetan jaitsiera nabarmena izango dugu, 10 eta 19 gradu artean kokatuz.

Biharko, antzeko agertokia marraztu dute: zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta euria egin dezake ere, batez ere egunaren bigarren partean. Eolo ere indartsu mantenduko da, gehienbat ipar mendebaldetik. Tenperatura minimoak are gehiago jaitsiko dira, eguneko tartea Gasteizen 8 eta 19 gradu artean geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago