🔴 Zuzenean

Araba Saria izango dute lehian Baskoniak eta Derthona Basket talde italiarrak

Erredakzioa 2023ko irailaren 19a

Partida streaming bidez jarraitu ahal izango da zuzenean. Irudia: BASKONIA

Denboraldi aurreko azken saioa izango du gaur iluntzean Baskoniak, 20:00etatik aurrera, Derthona Basket talde italiarraren kontra.

Ohi bezala, Araba Saria izaten da baskoniazaleentzat taldea bertatik bertara ikusteko lehen aukera, eta hala izango da gaurkoan ere. Denboraldi aurreko partiden ostean, eta Euskal Kopa, kantxan jazotako hezetasun arazoak tarteko, bertan behera utzi behar izan ostean, gaur aurkeztuko da talde gasteiztarra lehendabizikoz zaletuen aurrean.

Iritsi berriak diren jokalariak talde dinamikan murgildu eta erritmoa hartzen hastea ezinbesteko izango dute Peñarroyaren mutilek, halabeharrez, igandean hasiko baita ofizialki denboraldia. Breogan izango dute aurrez aurre, ligako lehen partidan, igandean, 17:00etan.

Hasteko, gaur Zurbaora gerturatzeko aukerarik ez duten zaletuek streaming bidez zuzenean jarraitu ahalko dute partida.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago