⛅ EGURALDIA

Eguzkia, momentuz

Erredakzioa 2023ko irailaren 20a

Argazkia: JUANMA GALLEGO/ ALEA

Gaur giro eguzkitsua errepikatuko da, baina bihar euria eta tenperaturen jaitsiera dator.

Goizean lainoa agertuko da, eta nahiko iraunkorra izan daiteke zenbait lekutan. Behin altxatuta, zerua nahiko garbi geratuko da, erdi eta goi mailako hodeiekin zipriztinduta. Hegoaldeko haizea egongo da, eta batez ere mendi inguruetan gogorra izan daiteke. Gasteizen termometroa atzokoaren parean geratuko da, 12 eta 26 gradu artean.

Bihar hodeiek beren lekua berreskuratuko dute, eta haiekin batera euria ere itzuliko da. Eolo berdin mantenduko da, hegoaldetik gogor ufa eginez. Tenperaturak dezente jaitsiko dira, eguneko tartea 10 eta 19 gradu artean geratuko delarik.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago