Patxi Zubizarretak irabazi du Espainiako Haur eta Gazte Literatura saria

Erredakzioa 2023ko irailaren 19a

'Zerria' lanagatik irabazi du saria. Argazkia: Erein.

Besteak beste, "iragana eta oraina astintzeko gaitasuna" nabarmendu du epaimahaiak.

Patxi Zubizarreta idazleak (Ordizia, 1964) irabazi du 2023ko Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Saria, Zerria (Txalaparta) lanagatik. "Kalitate narratibo bikainagatik eta kontakizunaren desafio ahalmenagatik" nabarmendu du epaimahaiak bere lana, "giza izaerari buruzko hausnarketa egiten duten deskribapen hipnotikoekin". Gainera, "irakurlearen memoria eta oraina astintzeko duen gaitasuna" azpimarratu du.

Zerriak Bereketen istorioa kontatzen du. Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: "Gorpu batzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean". Albisteak gazte glaziologoa astindu eta asaldatu du, eta ez du onik izan historiaren jatorria eta egia lazgarria ezagutu arte, hortxe, Pirinioen bihotzean. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago