Gaur pixkanaka Lorenzo gailenduko da berriz ere. Goizean goiz lanbroa izan dezakegu, baina, ondoren, giro eguzkitsua izango dugu egun gehienean zehar. Haizeak batez ere hegoaldetik joko du Euskalmeten arabera, baina AEMETek iparraldetik egingo duela dio, Madrilen gobernua osatzeko desadostasunak eta itxurak eguraldiaren iragarpenetara iritsi izan balira bezala. Gasteizen 11 eta 24 gradu artean mugituko da galinstanoa.
Bihar, gaurko eskema errepikatuko bidea da, hasieran bederen: goizean goizeko lainoen ostean egun eguzkitsua geratuko da. Arratsaldean, baina erdi eta goi mailako hodeiak agertuko dira, baina ura botatzeko gogo askorik gabe. Tenperaturek are gorago egingo dute: 12 eta 26 gradu artekoak espero dira.