⛅ EGURALDIA

Busti lezake arratsaldean

Erredakzioa 2023ko ira. 18a, 08:29

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur oraindik hodeiak izango ditugu, eta baita euria izateko arriskua ere. Bihar, berriz, zeru garbiagoak espero izatekoak dira. 

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira gaur, eta arratsalde partean euria egin dezake. Haizeak hego-mendebaldetik egingo du ufa goizean, bolada gogorrekin, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du. Gasteizen termometroa 12 eta 23 gradu artean ibiliko da.

Bihar zeruak garbitzera joko du, lehen orduetan lainoa agertuko bada ere. Egun osoa hego haizea izango dugu nagusi, eta tenperaturen tartea are gehiago zabalduko da: 11 graduan hasi eta 25 gradura iristeraino. 

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago