Babestutako edukia

PRIMERAN plataforma digitala abian jarriko da hilabete honetan

Erredakzioa 2023ko ira. 15a, 12:33

Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena izatea du xede plataforma digital berriak.

PRIMERAN mundura zabalik dagoen euskal leiho digital berria hilabete honetan jarriko da abian. Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena izatea du xede plataforma digital berriak.

Bertan, denetariko edukiak aurkitu ahal izango dira: besteak beste, euskal ekoizpeneko eta nazioarteko telesailak, zinema, dokumentalak eta haurrentzako edukiak. Baita eduki esklusiboak ere.

Nonahi, noiznahi euskarazko edukiez gozatzeko plataforma izango da. Euskadin sortzen den ikus-entzunezko ekoizpenaren nazioarteko leihoa euskara eta euskal kultur edukiak zabaltzea eta ikusgarri egitea izango du helburu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide