⛅ EGURALDIA

Antzeko giroa asteburuan

Erredakzioa 2023ko irailaren 15a

Argazkia: ARITZ MARTINEZ DE LUNA / ALEA

Eguzkia eta ostarteak izango ditugu datozen 72 orduetan, ekaitzak jotzeko arriskuarekin. Tenperaturetan ez da aparteko aldaketarik espero.

Ostiralean zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta, batez ere arratsalde partean, ekaitzak jo dezake. Haizea hegoaldetik etorriko da, eta bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturetan ez da aparteko aldaketarik espero, Gasteizen termometroak 16 eta 26 gradu artean egongo direlarik.

Asteburuari dagokionez, larunbatean ere zerua nahiko hodeitsu egongo da, bero hodeiekin. Berriz ere, arratsaldean ekaitzak egon daitezke, pilatutako hezetasuna askatuz. Igandean ostarte gehiago ikusiko ditugu, bai eta Eguzkia ere, goizaldean zaparradaren bat egon badaiteke ere. Asteburu osoan zehar hegoaldeko osagaiko haizea mantenduko da. Oro har, tenperaturek goranzko joera txikia erakutsiko dute: larunbatean galinstanoa 16 eta 26 gradu artean mugituko da, eta, igandean, 15 eta 28 gradu artean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago