Aste honetan azken txanpan sartu da ALEAk eta Gauekoak aisialdi programak antolatzen duten Oporklik! 2023 argazki lehiaketa. Hilaren 17an bukatuko da parte hartzeko epea. Arabarra den edo Araban bizi, lan edota ikasten duten 16-30 urteko gazteei irekita dago lehiaketa.
Udan egindako bidaien edo esperientzien kontaketa irudi eta hitzen bidez egitean datza proposamena. Batetik, argazki bakarra eta euskarazko izenburua izango dituzten lanak aurkeztu ahalko dira. Bestetik, bost argazki eta azalpen testua ere badago bidaltzerik.
Igande honetan, irailaren 17an, amaituko da epea; urriaren 2an ezagutaraziko dira irabazleak; eta, urriaren 20an inauguratuko da lanen erakusketa.
INFORMAZIO GEHIAGO ETA SARIAK